Aurtengo bertso-paper lehiaketako irabazlea:
Iñigo Legorburu
Zorionak eta eskerrik asko parte-hartzeagatik.
Jarraian bertso sortak:
Sherpa bat naiz
DOINUA: Itsaso hori dago zatarra...(Naufragoarena)
1
Mendi gailurra dugunez xede
ibiltzen gara aldapan trebe
bizirautea soilik delako
himalayismoko lege. (BIS)
Ezagutuz hainbat jende
kanpotarrak, alafede!
bihurtzen gara titere...
Tarteka baina norbait abila
egonagatik, halere
atzerritarren morroiok gara
mendietako errege. (BIS)
3
Ordain-eguna dugun aldiro
haserretzeko mila motibo
topa litezke diru kontutan
ez baita izaten giro! (BIS)
Mendiak goraino igo
nahiean behin ta berriro
arriskuari enbido
egin ostean ordaintzen beti
ibiltzen dira astiro
diru kontutan aberats dira;
etikaz ordea txiro. (BIS)
2
Hainbat foko ta hainbat kamara
ekarriz hona, euren gisara
mendi tontorra grabatzen dute
beti bertatik bertara. (BIS)
Fama lortzeko zirrara
guztiz tentagarria da
ta gu haientzako traba!
Gure mundua nolakoa den
hemen ikusten da, hara:
Haiek izen bat daukate baina
gu anonimoak gara. (BIS)
4
Gure bizitza den gazi-geza
konpontzen ez da horren erreza
zamaketari bizimodua
baitugu lan aldrebesa. (BIS)
Goizez gorputzaren kexa
ez da izaten sorpresa
hark falta baitu babesa!
Nolabait ere konpontzen gara
kontrolatuz ondoeza
gorputza baita bizirauteko
beharrezko lanabesa. (BIS)
5
Lanarekiko dugun morrontza
ezinbestean, horren zorrotza...
Ustekabean biziraupena
bihurtu daiteke motza. (BIS)
Guretzat ez da arrotza:
Agertuz gero hilotza
sufrimendua bikoitza!!
Gure kideren bat agurtzeko
beti prest dugu bihotza,
gure bizitzen zati delako
zoritxarrez heriotza. (BIS)
6
Gure bizitza, den abentura
gogorra daukan arren itxura
maitatu ere egin liteke,
tartean bada natura. (BIS)
Pena guztiak kantura
ekarri arren, gustura
gaude gu gure modura...
Filosofia ona da zinez
mendiekiko lotura
aske izaten ikasten baita
lotura horren kontura. (BIS)
SHERPA