Amara

Amara Donostiako auzoa da, Artzain Onaren katedralaren inguruan hasi eta Araba parkean bukatzen dena. Ondoren, Anoetako estadioa artekoa Amara Berri da. Horregatik, lehen alderdiari, berezko Amarari, Amara Zaharra ere deitzen zaio, Amara Berritik bereizteko. Amarako auzoan, hasiera batean, hondartzez gain gauza gutxi zegoen: baserriak (Amara, Arroka, Unaene...) eta ibaia. Ondoren, XIX. mendean 1891an bota zen gasometroa jarri zen gaurko Urdaneta kale inguruan. Bai eta hiltegi bat ere, hegaztiena eta arkumeena, gaurko Amara kalean. Hiria zabaltzearekin bat, XIX. mende amaieran, katedrala, eskolak (Amarakoak Urbieta kalean), institutua (gaurko Koldo Mitxelena), eta Arteak eta Ofizioak (gaurko Postetxea) egin ziren. Hiria, zabaltze honetan, Mendeurren plazaraino (Arabako parkea) iritsi zen. Easo plazan du geltokia EuskoTren tren enpresak; Bilbo eta Hendaiarako trenak iristen dira bertara, hau da, kostako trena eta Topo ezaguna, hurrenez hurren. 1940ko hamarkadan hasi zen Amara Berri eraikitzen. Amara auzoan, uztailaren bukaera aldera antolatzen dira jaiak. Jaiok hasiera batean Donosti-Berri elkarteak antolatzen zituen, eta elkarte harentzat dirua ateratzeko iturri nagusia zen. 1990ko hamarkadan Amarako Jai Batzordea, Amara Jai elkartea sortu zen jaiak antolatzeko. Jaiak Amara auzoko ekintza guztien erdigune dira gaur egun.

No hay comentarios:

Publicar un comentario