2016/07/19

   I.AMARAKO KAMARERO LASTERKETA
Amarako Jaien barruan, kamarero lasterketa bat egingo da uztailaren 30ean, larunbatean, 11:00etan, Easo plazan.
Lasterketa herrikoia izango da, eta nahi duenak parte hartu ahal izango du bertan; berdin dio lanbidez kamareroa den ala ez.
Lasterketan bi bira eman beharko zaizkio Easo plazako zirkuituari, bandejan eramaten dena erortzen utzi gabe. Garagardo botila bat eta bi kaña eramango dira bandejan. Bandejaren gainean garagardo guztiak dituela helmugara lehenik iristen denak irabaziko du. Edarietako bat eroriz gero, irteerara itzuli beharko du.
Auzoko taberna guztiak animatu nahi ditugu lasterketara kamareroren bat bidal dezaten.
Parte hartzaile bakoitzak bere bandeja eraman beharko du, eta eskertuko genuke antzinako uniforme klasikoa eramaterik izango balute (galtza beltza eta txaketa zuria).
Irabazleak afari bat irabaziko du Petritegi sagardotegian, bi lagunentzat.

Bestelako sariak ere izango dira tabernarentzat, lehen neskarentzat eta ondoen uniformatua agertzen denarentzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario