Aurtengoan Amarako Jaietarako kartelerako txapelketa antolatu dugu, baita aurtengo jaietako pegatinarena ere. Pegatina eta kartel txapelektan parte hartzeko azken eguna Ekainaren 24a, igandea izango da. Bi kategorietan parte-hartu daiteke batera edo bakarrean.
Jaietako kartel eta pegatinako gaiak amara auzoa edo amarako jaiak dira, sariak berriz bi pertsonentzako afaria. Bestetik kartelean Amarako Jaiak 2012 eta jeien datak: uztailak 27,28,29, 30 eta 31 atera behar dira. Ondoren jai batzordeak logoak... gehituko dizkio kartel irabazleari. Pegatina berriz Amarako Jaiak 2012 agertu behar da. Kartelak entregatzeko azken eguna ekainaren 24a igandea izango da. Saridunak berriz hurrengo astean agertuko dira gure web orrian. Bestetik parte-hartzaile guztien kartela eta poegatinak jaietan jarriko dira erakusgai.
Kartelea eta pegatina bi modutan bidali daiteke email bidez: amarako.jaia.batzordea@gmail.com eta posta bidez: kartel-pegatina lehiaketa (AmarakoJaiak), osasun kalea 1, beha 20006 Donostia. Postaz bidalita KD baten barnean joan behar du. Formatua PDF-a edo diseinukoa izan behar du ondoren aldaketak egin ahal izateko.
Animatu eta parte hartu!
¿Tamaños de las pegatinas?
ResponderEliminarAupa;
ResponderEliminarEl tamaño es libre para el cartel y las pegatinas, nosotros luego ya haremos las modificaciosnes. Eskerrik asko!