Askotan galdera berdina egin diot nire
buruari. Zutabe propioa eskeintzen badidate kapaz izango al naiz
erantzuteko ? Ba hemen dut aukera, hitzegin eta eskeintza bat izan
da. Gure artean, onartuko dizuet gustukoa dudala erronka.
Zutabetxo honetan aurkezpen gisa, auzoa
eta bertan dugun eskaintza kulturalaren inguruko nondik norakoaren
zenbait zistada emateko aukera izango dut. Eta noski aukera ez dut
galduko.
Hori bai zin dagizuet idatziz ahotsez
naizen txapa ez naizela izango.
Sarean jarraitu ditudan blog ezberdinak
azterturik, blogeroak bere burutaz ilusioa, ametsa, bla bla bla …
aldarrikatzen dute maiz, ba nire kasuan ilusioz baina marroitzat dut
erronka eta espero dut ez huts egitea.
Sarrera eta aurkezpena alde batera
utzita, gaurko gaia azken astean Jai Batzordeak egin duen barne
hasnarketaz hitzegitea gustatuko litzaidake.
Jaiak, urtean zehar auzoan egiten diren
ekitaldi kulturalaren expresio maximoa dela esango dugu eta
horretara joan behar dugula eta hau izan behar duela gure ipar
horratza.
Eta honekin ados nago. Nire iritziz ,
Jai Batzordeko kideek eztabaida bere horretan jarri dutela eta “parte
hartzea sustatzeko bitartekoak jarri behar direla” planteatzen
dutenean, arrazoi guztia dute.
Amaran, urteak dira Kultur Etxea
aldarrikatzen gabiltzala, eta horretan jarraitu behar dugula dudarik
ez dut, baina konziente naiz kultur etxea ez dela izango gure defizit
kulturala konponduko duen bitartekoa.
Lagundu lagunduko du baina Gu, amarako
auzotarrak, izan behar dugu bertako kultura herrikoiaren sortzaile,
eta aukera ematen denean parte hartzaile.
Lan asko dugu egiteko eta nola ez ,
tartetxo hau eskeintzen didatenez, artikulotxoak idazten jarraituko
dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario