2008/10/23

AMARAKO JAIAK SAREAN

Amarako Jai Batzordeak blog hau jarri du martxan auzotar guztiek jaiei buruzko informazioa jaso dezaten.

Ez da soilik informazio gune bat izango, jaiak auzotik eta auzoarentzako denez zure iritzia uzteko aukera daukazu. Gainera urte hasierarako foro bat jarriko dugu jaiei buruz zure iritzia emateko, kexak eta nola ez jaien egitaraua prestatzeko beste tresna bat izatea pentsatzen da foroa eta nola ez gure bloga.

Bestetik gure e-maila jarriko dizugu informazioa jaso nahi baduzu edota jaiak antolatzen laguntzeko prest bazaude idatzi eta zurekin kontaktuak jartzeko. e-maila: amarakultura@euskalerria.org

No hay comentarios:

Publicar un comentario