2009/01/15

Urtarrilak 20, Donostia eguna hemen daukagu berriz ere

Urtero bezela Donostia eguna hemen dugu. Aurten ere donostiarron jai hau ospatzeko hainbat tanborrada izango dira auzoan.

Donostia eguna gainean dugula edozein txokotan entzuten da jada danbor eta kupel hotsak. Baita Amaran ere.

Auzoko kaleetan zehar hainbat danborrada ibiliko dira eta horien artean Amara Kirol Elkartekoa, Amarako jaietan beraien eskutik izan ohi dugu danborrada.

Amara kirol elkarteko danborrada gaueko ordu batetan aterako da Donosti Berritik eta auzoko kaleak zeharkatuko dituzte.

Bestetik Donosti Berri elkarteak afaria antolatu du eta txartelak lortzeko bertaratu beharra dago. Gainera gaueko 12:30tik aurrera txosna irikiko dute bertan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario