2018/12/01

I.Amarako Bertso-paper Lehiaketa - Irabazleak



Hona hemen I. Amarako betso-paper lehiaketako irabazleak:


Irabazlea: Aitor Odriozola

2. postua: Peru Aiartza

Aipamen berezia: Itxaso Piquer

Zorionak eta eskerrik asko guztioi parte-hartzeagatik.



Jarraian bertso sortak:

Aitor Odriozola Zubillaga
Gaia: 68 urteko Avilan jaiotako 'Ahobizi' baten istorioa
Doinua: Irun badaukazu zerbait

1.
Gaztelan sortu nintzen ni
Maria Jesus Bastida,
sekula igo ez arren
Avilako harresira,
nire bizitza guztia
da bertso honen segida,
beraz gonbidatzen zaitut
gera zaitezen begira,
hirurogeigarrenean
hasten da nire partida,
ez zirenez garai onak
frankismoaren harira,
gurasoen erabakiz
etorkizun bat desira,
Norteko burdinbideaz
heldu ginen Donostira. (bis)
2.
Leku aldaketa hura
lausoa dut buru goian,
hamar urte bainituen
hori jazo zen sasoian,
nerabezaroa pasaz
Trinitateko frontoian,
erabat katigatuta
Hezkuntza haren pozoian,
lagunak egiten dira
askotan kale kantoian,
hala ezagutu nuen
nire gizona den Oihan,
euskaldun abertzalea
Sabin Arana saloian,
a zer nolako uneak
igaro genitun moilan! (bis)
3.
Detailetan sartu gabe
izan genitun bi ume,
munduko nire altxorrak
dira Jon eta Irune,
eskolaratze orduan
hainbat aukera ta gune,
gure garaitik igaro
ziren hainbat bihurgune,
Ikastolak hasiberri
gogotsu baina hain xume,
herritik, herriarentzat
hura zen abiagune,
aukera onena zela
zalantzarik ez inune,
ni ito ninduen hura
bihurtzeko arnasgune. (bis)
4.
Ikastolako garaiak
joan ziren berehala,
euskaraz mintzatzen ziren
umeak koskortu ahala,
euren nerabezaroan
jaurti ziren hainbat bala,
musika entzuten zuten
Euskal Rock Erradikala,
nahiz mugimenduak izan
bi hizkuntzetan itzala,
erdia ez ulertzeak
bihurtzen nindun hutsala,
familia zuhaitzean
sentitzen nintzen ezpala,
nire etxean kanpotar
izango banintz bezala. (bis)
5.
Bilobak jaioberritan
gaua egin zen nirean,
euskaldun izango ziren
kalean eta etxean,
ikusiz nire burua
zerbait egin beharrean,
gustura senti zitezen
aitona-amonarenean,
denbora librea nuen
jubilatua, artean,
nire izena emanaz
AEK-k duen sarean,
aurkitu nuen mundu bat
izan nuena parean,
ez baita ezer ikusten
ikusi nahi ez denean. (bis)
6.
Dozena bat urte dira
euskaltegian nagola,
atzean utzi nituen
nor, nori, nork eta nola,
urte gutxiren buruan
sabaia bihurtuz zola,
euskaraz biziz ta hartuz
egoeraren kontrola,
orain Euskaraldia da
honek duenez axola,
'Belarriprest', 'Ahobizi',
zein izango nire rola?
niri berdin zait zer jantzi
txapa bat edo xingola,
'Ahobizi' naiz jadanik
eta segiko dut hola. (bis)
7.
Baina kalera irten ta
tristatu nire sabela,
usteaz txapa gehiago
ikusiko nituela,
hiri euskalduna denez
ezin zen izan bestela,
datuak dio erdiak
euskaraz badakiela,
nahiz gustukoa izan ez
esango dut dena dela,
gizarte honek dirudi
hain itsu eta txepela,
askotan iruditzen zait
de Beauvoir-k esan bezela,
zapaltzaileak gurean
konplizeak dituela. (bis)


Peru Aiartza
 
DAKIGUNON ESKU

Doinua: Zure bular politak.

-1-
Bueltak ematen nabil
sortaren gaiari,
zerbait originala
idatzi nahiari...
zortziko txiki diren
zortzi bertso handi
jarri behar dizkiot
gure euskarari.

-2-
Batetik Nor-Nori-Nork
bestetik baldintza
ikasten dabiltzanak
sufritzen dabiltza,
baina ni txikitatik
euskaraz naiz mintza
auskalo zein izan zen
nire lehen hitza.

-3-
Lehen hitzak buruaz
ezezka ta baika
gero zezelka hasi
naturala baita!
Umeak ezin ditu
soinu denak sailka...
agian izango zen
ama edo aita.

-4-
Pixkanaka handitzen
joan zen txiki zena
Ikastolan barrena
elikatzen sena,
han eskuratu nuen
nire bizi-tresna
erabiltzen dudana
lotan eta esna!

-5-
Gelako, atariko...
arrats eta goizen
Ikastola garaia
pozik dut oroitzen,
baina hazi ahala
euskarazko hitzen
ohitura gaztelera
hasi zen pozoitzen!

-6-
Telebista kateak,
lagunak, futbola...
haur batek ezin ditu
inola kontrola!
Minbizi batek giza
gorputz dena nola
kutsatzen joan ziren
nire Ikastola...

-7-
Nahiz eta orain bizi
helduen klasean
etengabe begi bat
denbora pasean...
Euskaraldian bertan
zein epe luzean
nork erabiliko du
guk egin ezean?

-8-
Sortu ahal ditzaket
makina bat testu,
gehiegi luzatzeak
logikarik ez du!
Artzek behin esan zuen
zehatz bezain estu;
biziraupena dago
dakigunon esku!

Itxaso Piquer

Arroka Frontoia
Doinua: Hamalau Heriotzena I

1.
Oso mehea dugu
Lotura katea
Amara zaharrak guri
A zer atakea
Amara berrik ez du
Eskatzen pakea
Bion artean baita
Umorezko kea
Aski ezaguna da
Daukagun pikea
2.
Zentratuko naiz orain
Ni zuen auzoan
Ez bait naiz bizi bertan
Baina bai ondoan
Frontoi txiki polit bat
Hartuta gogoan
Ez nuen partidarik
Ez txaparik jo han
Gogoan dut hau bota
Zigutela doan.
3.
Memoria nolatan
erraz duten eten
nahiz ta ez egiteko
genbiltzan esaten
proiektua alare
ez zutenez uzten
arroka hauts bihurtu
zuten egun baten
ez ziren paret hutsak
historia zuten.
4.
Frontoi xarmantgarri bat
Oso dotoria
Kale bazter batian
Egoki gordia
Hirian enbarazu
Hau zen teoria
Egin ezazuela
Auzo memoria
Kontatu zuen haurrei
Bere historia.
5.
Boterearen nahiaz
Nahasten dituzte
Beraiek nahi dutena
Egiten bait dute
Amara Berrin berdin
Gabiltza ez uste
Gure jaiak haientzat
Burrunba ta sute
Gu ere aurten lekuz
Mugitu gaituzte
6.
Aldrebestu nahi dute
Esentzi guztia
Baino irtengo zaie
Oso garestia
Noriarekin apain
Dute argazkia
Sorrarazten dit honek
Barne angustia
Hau San Sebastian da
Ta ez Donostia.
7.
Etorkizunerantza
Jarriz begirada
Easo plaza hontan
Bertatik bertara
Ausnarketa sakon bat
Egin behar bada
Eraldaketa honek
Sortzen du ikara
Hirian aldaketa
Beldurgarria da.


2018/11/15


I. AMARAKO BERTSO-PAPER LEHIAKETA 

Azaroaren 23tik 29ra

Oinarriak:

- Partehartzeko adina 16 urtetik gora.

- Neurria eta doinua libre.

- Gaia libre.

- 6 eta10 bertsoartean

-Argitaratu gabeko bertsoak izatea.

- Bertsoak bidaltzeko azken eguna  azaroaren 29a, amarako.jaia.batzordea@gmail.com helbidera bidalita.

Sariak:

1. Saria: 100€ eta afaria 2 pertsonentzat

2. Saria: afaria 2 pertsonentzat

Sari banaketa Abenduaren 2an 13:00 Easo plazan


Animatu ta parte hartu

2018/07/16






“AMARAKO JAIAK III. 3X3 BASKET txapelketa” Uztailaren 27ean jokatuko da Amara Jai batzorde  festetako egitarauaren bornean.

Txapelketa hau Arroka plazan jokatuko da  arratsaldeko 16:00etan hasita.
Neskek zein mutilek parte har dezakete eta honako mailetan: Txikiak, Infantilak, kadeteak eta Junior  .
   -Txikiak:    2006 eta 2007 urteetan jaiotakoak
   -Infantilak: 2004 eta 2005 urteetan jaiotakoak
   -Kadeteak: 2002 eta 2003 urteetan jaiotakoak
   -Juniorrak: 2000 eta 2001 urteetan jaiotakoak


Izen-emateak Uztailaren 25a baino lehen egin behar dira, helbide honetan:      
 3x3amara@gmail.com
Jarri: Taldearen izena, Jokalariak eta adina
Izen-emateak dohakoak izango dira


Partida guztietan epai-lanak zelaiko arduradun batek beteko ditu eta honek hartuko ditu erabakiak ohar-hartzailearekin batera.

Partidak bukatutzat emango dira bi taldeetako batek 21 puntu lortzen dituenean edo 15 minutu betetzen direnean. Garailea puntu gehien lortzen dituena izango da. (Saskiratze bakoitza puntu 1 balio du eta tripleak 2 puntu)

Taldeei irabazi duten partida bakoitzeko punto bat emango zaie eta berdinketa gertatzen bada “basket average”a kontuan hartuko da.

Antolakuntzak txapelketa honetan parte hartzeagaitik jasan dezaketen lesioak ez ditu bere gain hartuko eta lapurketaren bat gertatuz gero.
Kirolari guztiak baimena ematen diote antolatzaileei partidan zehar argazkiak atera eta hauek erabil ditzaten bere festak bultzatzeko.
Edozein desadostasun gertatuz gero txapelketaren antolatzaileak alde-bateko erabakia hartuko lukete, bi aldeak entzun ondoren.


                       ---------------------------------------------------------



El “III Torneo de BASKET 3X3 AMARAKO JAIAK, se disputará dentro del
programa de fiestas que realiza la comisión de fiestas del barrio de Amara
 el viernes 27 de Julio.

Este torneo se desarrollará en la Plaza de Arroka, a partir de las 16,00 horas.

Podrán participar jugadores de categoría masculina y femenina:Txiki,  Infantil,
Cadete y Junior .

     - Txikis:    Nacidos entre 2006 y 2007
     - Infantil:  Nacidos entre 2004 y 2005
     - Cadete:   Nacidos entre 2002 y 2003
     - Junior:    Nacidos entre 2000 y 2001

Las inscripciones se deben de realizar antes del 25 de Julio  mandando los datos a
esta dirección:   3x3amara@gmail.com

Tienes que poner el nombre del equipo, lxs nombres y apellidos de lxs jugadorxs y el año de nacimiento.
 El día 26 se realizará el sorteo, que será expuesto en la página web junto con los horarios de los partidos.
La inscripción para todas las categorías será gratuita.

Todos los encuentros serán arbitrados por un responsable de campo, quien
tomará las decisiones durante el partido junto con el anotador.

Los encuentros finalizarán cuando uno de los dos equipos anote 21 puntos, o en su defecto se cumplan 15 minutos de juegos, resultando vencedor el
equipo que más puntos haya encestado hasta ese momento,(cada canasta vale
1 punto, excepto los triples que valen 2 puntos).
Se adjuntará un punto a cada equipo por partido ganado y en caso de empate
contará el basket average de los equipos empatados.

 Es necesario que estén 10 min antes del comienzo de su partido en la
pista. Pasados 5 min. desde el horario previsto para el comienzo del partido
sin que el equipo se presente, se dará por perdido el partido.

La organización no se responsabiliza de posibles lesiones o sustracciones
derivadas de la participación en el mismo.

 Todos los deportistas autorizan que durante los encuentros se realicen
fotografías y que puedan ser divulgadas por parte de la organización para
promocionar sus fiestas.

Ante cualquier discrepancia, la resolución se tomará unilateralmente por
la organización del torneo previa escucha de las partes.



2017/07/23

 II.AMARAKO KAMARERO LASTERKETA

Amarako Jaien barruan, kamarero lasterketa bat egingo da uztailaren 29ean, larunbatean, 11:00etan, Easo plazan.
Lasterketa herrikoia izango da, eta nahi duenak parte hartu ahal izango du bertan; berdin dio lanbidez kamareroa den ala ez.
Lasterketan bi bira eman beharko zaizkio Easo plazako zirkuituari, bandejan eramaten dena erortzen utzi gabe. Garagardo botila bat eta bi kaña eramango dira bandejan. Bandejaren gainean garagardo guztiak dituela helmugara lehenik iristen denak irabaziko du. Edarietako bat eroriz gero, irteerara itzuli beharko du.
Auzoko taberna guztiak animatu nahi ditugu lasterketara kamareroren bat bidal dezaten.
Parte hartzaile bakoitzak bere bandeja eraman beharko du, eta eskertuko genuke antzinako uniforme klasikoa eramaterik izango balute (galtza beltza eta txaketa zuria).


2017/07/13

3x3 BASKET TXAPELKETA



“AMARAKO JAIAK II. 3X3 BASKET txapelketa” Uztailaren 27ean jokatuko da Amara Jai batzorde  festetako egitarauaren bornean.

Txapelketa hau Arroka plazan jokatuko da  arrtsaldeko 16:00etan hasita.
Neskek zein mutilek parte har dezakete eta honako mailetan: Txikiak, Infantilak, kadeteak
eta Junior  .
   -Txikiak:    2005 eta 2006 urteetan jaiotakoak
   -
Infantilak: 2003 eta 2004 urteetan jaiotakoak
   -Kadeteak: 2001 eta 2002 urteetan jaiotakoak
   -Juniorrak: 1999 eta 2000 urteetan jaiotakoak


Izen-emateak Uztailaren 26a baino lehen egin behar dira, helbide honetan:        3x3amara@gmail.com 
Jarri: Taldearen izena, Jokalariak eta adina
Izen-emateak dohakoak izango dira


Partida guztietan epai-lanak zelaiko arduradun batek beteko ditu eta honek hartuko ditu erabakiak ohar-hartzailearekin batera.

Partidak bukatutzat emango dira bi taldeetako batek 21 puntu lortzen dituenean edo 15 minutu betetzen direnean. Garailea puntu gehien lortzen dituena izango da. (Saskiratze bakoitza puntu 1 balio du eta tripleak 2 puntu)

Taldeei irabazi duten partida bakoitzeko punto bat emango zaie eta berdinketa gertatzen bada “basket average”a kontuan hartuko da.


Antolakuntzak txapelketa honetan parte hartzeagaitik jasan dezaketen lesioak ez ditu bere gain hartuko eta lapurketaren bat gertatuz gero.
Kirolari guztiak baimena ematen diote antolatzaileei partidan zehar argazkiak atera eta hauek erabil ditzaten bere festak bultzatzeko.
Edozein desadostasun gertatuz gero txapelketaren antolatzaileak alde-bateko erabakia hartuko lukete, bi aldeak entzun ondoren.

   
                          ---------------------------------------------------------



El “II Torneo de BASKET 3X3 AMARAKO JAIAK, se disputará dentro del
programa de fiestas que realiza la comisión de fiestas del barrio de Amara
 el jueves 27 de Julio.

Este torneo se desarrollará en la Plaza de Arroka, a partir de las 16,00 horas.

Podrán participar jugadores de categoría masculina y femenina:Txiki,  Infantil,
Cadete y Junior .

     - Txikis:   Nacidos entre 2005 y 2006
     - 
Infantil:  Nacidos entre 2003 y 2004
     - Cadete:   Nacidos entre 2001 y 2002
     - Junior:   Nacidos entre 1999 y 2000

Las inscripciones se deben de realizar antes del 25 de Julio rellenando la hoja
de inscripción, en la página: 3x3amara@gmail.com
Tienes que poner el nombre del equipo, lxs jugadorxs y la edad
 El día 26 se realizará el sorteo, que será expuesto en la página web junto con los horarios de los partidos.
La inscripción para todas las categorías será gratuita.

Todos los encuentros serán arbitrados por un responsable de campo, quien
tomará las decisiones durante el partido junto con el anotador.

Los encuentros finalizarán cuando uno de los dos equipos anote 21 puntos, o
en su defecto se cumplan 15 minutos de juegos, resultando vencedor el
equipo que más puntos haya encestado hasta ese momento,(cada canasta vale
1 punto, excepto los triples que valen 2 puntos).
Se adjuntará un punto a cada equipo por partido ganado y en caso de empate
contará el basket average de los equipos empatados.
 Es necesario que estén 10 min antes del comienzo de su partido en la
pista. Pasados 5 min. desde el horario previsto para el comienzo del partido
sin que el equipo se presente, se dará por perdido el partido.
La organización no se responsabiliza de posibles lesiones o sustracciones
derivadas de la participación en el mismo.
 Todos los deportistas autorizan que durante los encuentros se realicen
fotografías y que puedan ser divulgadas por parte de la organización para
promocionar sus fiestas.
Ante cualquier discrepancia, la resolución se tomará unilateralmente por
la organización del torneo previa escucha de las partes.

2016/07/19

XXXVI AMARAKO HERRI KROSA


AMARAKO HERRI DANBORRADA


   I.AMARAKO KAMARERO LASTERKETA
Amarako Jaien barruan, kamarero lasterketa bat egingo da uztailaren 30ean, larunbatean, 11:00etan, Easo plazan.
Lasterketa herrikoia izango da, eta nahi duenak parte hartu ahal izango du bertan; berdin dio lanbidez kamareroa den ala ez.
Lasterketan bi bira eman beharko zaizkio Easo plazako zirkuituari, bandejan eramaten dena erortzen utzi gabe. Garagardo botila bat eta bi kaña eramango dira bandejan. Bandejaren gainean garagardo guztiak dituela helmugara lehenik iristen denak irabaziko du. Edarietako bat eroriz gero, irteerara itzuli beharko du.
Auzoko taberna guztiak animatu nahi ditugu lasterketara kamareroren bat bidal dezaten.
Parte hartzaile bakoitzak bere bandeja eraman beharko du, eta eskertuko genuke antzinako uniforme klasikoa eramaterik izango balute (galtza beltza eta txaketa zuria).
Irabazleak afari bat irabaziko du Petritegi sagardotegian, bi lagunentzat.

Bestelako sariak ere izango dira tabernarentzat, lehen neskarentzat eta ondoen uniformatua agertzen denarentzat.

2016/07/18


ARAUDIA (eus) / NORMATIVA (es)


“AMARAKO JAIAK I. 3X3 saskibaloi txapelketa” Uztailaren 29ean jokatuko da Amara Jai batzorde  festetako egitarauaren bornean.

Txapelketa hau Arroka plazan jokatuko da  goizeko 10:00etan hasita.
GGNeskek zein mutilek parte har dezakete eta honako mailetan: Infantilak, kadeteak, Junior eta Senior.
-Infantilak: 2005 eta 2006 urteetan jaiotakoak
-Kadeteak: 2003 eta 2004 urteetan jaiotakoak
-Juniorrak: 2001 eta 2002 urteetan jaiotakoak
-Seniorrak: 1999 eta 2000 urteetan jaiotakoak


Izen-emateak Uztailaren 26a baino lehen egin behar dira, helbide honetan:  3x3amara@gmail.com 
Jarri: Taldearen izena, Jokalariak eta adina
Izen-emateak dohakoak izango dira


Partida guztietan epai-lanak zelaiko arduradun batek beteko ditu eta honek hartuko ditu erabakiak ohar-hartzailearekin batera.

Partidak bukatutzat emango dira bi taldeetako batek 21 puntu lortzen dituenean edo 15 minutu betetzen direnean. Garailea puntu gehien lortzen dituena izango da. (Saskiratze bakoitza puntu 1 balio du eta tripleak 2 puntu)

Taldeei irabazi duten partida bakoitzeko punto bat emango zaie eta berdinketa gertatzen bada “basket average”a kontuan hartuko da.


Antolakuntzak txapelketa honetan parte hartzeagaitik jasan dezaketen lesioak ez ditu bere gain hartuko eta lapurketaren bat gertatuz gero.
Kirolari guztiak baimena ematen diote antolatzaileei partidan zehar argazkiak atera eta hauek erabil ditzaten bere festak bultzatzeko.
Edozein desadostasun gertatuz gero txapelketaren antolatzaileak alde-bateko erabakia hartuko lukete, bi aldeak entzun ondoren.


2015/03/06

IRLANDAR ASTEA - GARAGARDO AZOKA 2015

Amarako Irlandar astea, garagardo festa. Easo Plazan (Amara auzoan) egingo da  Martxoak 12,13,14 eta 15an. Bertan garagardoaz gain jatekoa ere egongo da baita kultur ekitaldi ezberdinak. 

Antolatzailea: Kir-kir, amarako euskara elkartea




Semana Irlandesa de Amara, feria de la cerveza.Se celebrara el 12, 13, 14 y 15 de Marzo en la plaza Easo ( Amara). Ademas de la cerveca habra comida y diferentes actos culturales. 

Organiza Kir-kir, amarako euskara taldea.




2014/08/09

JAIAK 2014 - ARGAZKIAK

Aurten lortutako argazki bilduma. Nahi badezu beste argazki bat edo batzuk galeria honi gehitu, mezedez bidali helbide honetara.

amarako.jaia.batzordea@gmail.com
AMARAKO JAIAK 2014 - ARGAZKIAK

2014/08/07

JAIEN AMAIERA 2014


PALA TXAPELKETA


KRISTO GIROA FRONTOIAN!!!

HURRENGO URTEAN BERRIRO.

HERRI KIROLAK 2014

HERRI KIROLAK 2014 - AMARAKO JAIAK

MUS AZKARRA TXAPELKETA 2014






3. ETA 4. POSTUA

FINALA

BRINDISA

BOTE IRABAZLEAK GALERIA

BOTE IRABAZLEAK 2014

DANBORRADA 2014


DANBORRADA 2014 - AMARAKO JAIAK

BAZKARI POPULARRA


BAZKARI POPULARRA

SARDINAK PRESTATZEN





AEROBIC + ZUMBA BIDEO

2014/08/06

JINKANA BIDEO DONOSTI BERRIREN ESKUTIK

OILASKO JANA





Aurten ere, primeran afaldu genuen, kuadrilla honen esker.

TORTILLA TXAPELKETA BIDEO

KROKETEANDO

MARMITAKO LEHIAKETA 2014


1- MARRUMA ELKARTEA
2- AMARA KIROL ELKARTEA
3- DONOSTI-BERRI


MARMITAKO - AMARAKO JAIAK 2014

SAN IGNAZIO BEZPERA KONTZERTUA 2014