2008/11/07

358€KO BOTEA FUTBOL PORRAN

Asten honetan futbol porran errekorra izan dugu. Bai partaide aldetik eta bote aldetik.

Aurreko astean porrako parte hartzeak errekorra izan zuen, 82 pertsonek parte hartu zuten jaian aldeko futbol porran. Orain arteko parte hartzerik handiena izan da. Kontuan izanik auzoko 6 taberna ezberdinetan dagoela aukera porra egiteko.

Hau ez da soilik izan aste honetako rekor bakarra. Boteak 358€-ra iritsi da. Kontuan izanik aurreko astean jende ugarik parte hartu zuela.

Aste honetan ea aurreko asteetan baino jende gehiagok parte hartzen duen eta bote ederrago batera iristen garen.

Parte hartu eta suerte izan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario